Hilobirako Prozesio Santua egin dute kandelen argipean

Urtzi Oteiza 2026ko apirilaren 4a

Hilobirako Prozesio Santua egin zuten atzo iluntzean, parrokiatik Jausoroko ermitara arte, eta kandelak eskuetan hartuta dozenaka herritarrek egin zuten bat.

Ostiral Santuko arratsaldeko prozesioaren ondotik, kandelen argipean egin zuten atzo gauean Hilobirako Prozesio Santua Azkoitian. Azken urteetako ohiturari helduz, 21:30ean parrokiatik abiatu zen prozesioa, eta dozenaka herritarrek egin zuten bat, kandelak piztuta eta eskuetan hartuta. Jausoroko San Franzisko ermitara arte egin zuten prozesioa, han  elkarrekin abesteko.

Aste Santuko ekintzak azkenetara iristen ari dira modu horretara. Parrokiak honako ekintza hauek prestatu ditu datozen egunetarako:  

Gaur, larunbata. Pazko Bezpera. 

  • 21:00. Parrokian Pazko Gaubeila, euskaraz: sua, pazko suzia eta uraren bedeinkapena. Berpizkunde Meza.

Bihar, igandea. Pazko Igandea. 

  • 11:00. Pazko meza nagusia. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide