Elkarrizketak

"Ezer ez bagina bezala sentitzen gara"

Urtzi Oteiza - Ane Olaizola 2026ko urtarrilaren 19a

Urtebetez luzatzen ari den lan gatazka betean, langileek dagoeneko itxaropen gutxi dute Juaristi enpresaren etorkizunean. Era berean, inpotentzia sentipena orokortua da haiengan, hein batean buruzagien "informazio faltak" eragindakoa. Gukak bihar argitaratuko duen erreportajearen aurrerapen bideoa da honako hau. 

Urtebete baino gehiagoz lantegia ia erabat geldirik dagoen Azkoitiko Juaristi enpresako langileen egoerak dramatikoa jarraitzen du izaten. Carlos Juaristi nagusiak zorrak pilatzen jarraitzen du, eta langileek, lanik egin ezinda igarotzen dituzte aldi baterako lan erregulazio espedientearen pean dagozkien lanegunak tailerrean. Egoeraren aurrean, auzibidera jo dute beharginek, nagusiak, epailearen aginduz, lan-kontratuak azkendu ditzan, eta hala beharginek dagozkien soldatak eta kalte ordainak jasota langabeziara jo dezaten.

Bizitzen ari diren egoeraren berri eman dute horietako bik, Unai Mitxelenak eta Santi Carrascok, eta Gukak bihar argitaratuko duen erreportajearen aurrerapen bideoa da honako hau. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide