Ostiral Santuko arratsaldeko ezohiko prozesioaren ondotik, normaltasunez gauzatu zuten atzo gauean Hilobirako Prozesio Santua. Ohiko moduan, kandelek argiztatuta egin zuten prozesioa dozenaka lagunek 21:30ean hasita, parrokiatik irten, Kale Nagusia zeharkatu eta Jausoroko San Franzisko ermitaraino. Han, herritarrek elkarrekin abestu zuten beste behin,
Aste Santuko azken ekintzetan murgilduta da herriko kristau komunitatea. Gaur eta bihar ere beste hainbat ekintza erlijioso izango dira Parrokiaren eskutik:
Gaur, larunbata. Pazko bezpera.
- 21:00. Pazko gaubeila parrokian, euskaraz: sua, Pazko suzia eta uraren bedeinkapena. Berpizkunde meza.
Bihar, igandea. Pazko igandea.
- 11:00. Pazko meza nagusia.