Gabonak direla eta, bertako produktuek kontsumo jasangarria sustatzeko xedez, hogei bat artisauk postuak jarriko dituzte datorren igandean plazan, Artiekin elkarteak antolatuta. 10:00etatik 15:00etara egongo dira postuak, eta herritarrek askotariko produktuak eskuratu ahal izango dituzte.
Haurrentzako eta helduentzako arropak, egurrezko eta zeramikazko produktuak, likoreak, garagardoa, gozoak, serigrafia produktuak, ilustrazioak, osagarriak nahiz kosmetiko naturalak erosteko aukera izango da, besteren artean.
Iaz ere egin zuten artisau azoka hainbat eskulangilek Gabonen atarian. Herrian eta bertako ekoizleei erosketak egiteko asmoz antolatu zuten orduan ere azoka, eta elkartearen arabera, "harrera oso ona" izan zuen deialdiak.