Euskarak bete du herriko plaza

Urtzi Oteiza 2024ko abe. 3a, 14:50

Euskaragatik eta euskaraz bete da gaur eguerdian, herriko plaza. Ehunka ikasle, irakasle eta begirale elkartu da han, euskararen eguneko aldarrikapenak zabaltzeko.

Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur, abenduaren 3a, eta Floreaga ikastetxeko, Xabier Munibe Ikastolako, Azkoitia BHIko eta Bizilore Eskola Aktiboko ikasleak, irakasleak eta begiraleak herriko plazan euskararen aldeko aldarrikapenekin bat egin eta horiek herri osora zabaltzeko.

Urtero bezala, ez dira falta izan trikiti eta pandero doinuak, abestiak eta alkatearen hitzak. Hark nabarmendu du euskal hiztunak direla "euskararen salbatzaile" bakarrak. Honako bideo honetan goizak Azkoitiko plazan eman duena ikus daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide