Danborradarako azken entseguetan murgilduta dabiltza Azkoitian

Urtzi Oteiza - Iraia Oteiza 2024ko aza. 19a, 16:56

Giroa berotzen doa danborradako taldeen artean. Atzo, azken entsegu asteko lehen saioan, lehen aldiz Ixkitturrikoen zuzendari makilarekin ariko den Irati Artetxerekin eta Belaño taldearen zuzendari Anartz Zubizarretarekin hitz egin zuen Gukak, besteak beste, zapatuan estreinatuko duten Azpiazuren San Martin martxa-z.

Zapatu gaueko danborradaren aurretik entseatzeko beste bi hitzordu jarrita dituzte antolatzaileek. Bihar, asteazkena, Pilotarien taldea, Euskal Presoen Eskubideen Alde taldea, Floreaga Ikastetxea, Aldapa, Belaño eta talde mistoa elkartuko dira Gurean, 20:00etatik 21:00etara; eta zapatu goizean bertan, 11:00etatik 12:00etara, edozein taldetakoek libre izango dute azken entseguan parte hartzea.

Atzo, azken entsegu asteko lehen saioan, Gureako kantxa beteta aritu ziren Napoleon taldea, Ixkitturri, Xabier Munibe Ikastola, Txintxarri, Zalduntxoak, Belaño eta talde mistoa. Aurten lehen aldiz Ixkitturrikoen zuzendari makilarekin ariko den Irati Artetxerekin eta Belaño taldearen zuzendari Anartz Zubizarretarekin hitz egin du Gukak, besteak beste, zapatuan estreinatuko duten Miguel Mari Azpiazuren San Martin martxa-z.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide