'Moko txiki' proiektu pedagogikoaren aurkezpena, osorik ikusgai

Erredakzioa 2024ko urr. 25a, 10:10

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako Euskola hitzaldi zikloaren laugarren eta azken saioa eskaini zuten Ugartek eta Goikoetxeak, Moko txiki proiektu pedagogikoaren sustatzaileek.

Malen Ugartek eta Larraitz Goikoetxeak abian duten Moko txiki proiektu pedagogikoa ezagutzeko aukera izan zuten dozenaka herritarrek asteazkenean, Elkargunean. Euskara eta bestelako irakaskuntza diziplinak uztartzen dituen proiektua da Moko txiki, eta hura ikastetxe ezberdinetan nola landu duten eta lantzen ari diren azaldu duten.

Atzo Guka Telebistan eman ondoren, gaurtik Azkoitia Guka webgunean osorik ikusgai dago Ugarteren eta Goikoetxearen aurkezpena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide