Dantzan hasi dute San Roke eguna

Urtzi Oteiza 2024ko abu. 16a, 16:45

Usadioari jarraituz, udal ordezkariek aurreskua eskaini diete herritarrei plazan, eta ondoren, Sahatsa dantza taldeko kideak eta zenbait herritar izan dira dantza saioa eskaini dutenak.

Andre Maria jaiak iritsi dira erdibidera, baina oraindik festetako hiru egun potolo geratzen zaizkie azkoitiarrei. Gaur, San Roke eguna ari dira ospatzen Azkoitian, eta goizean goizetik hasi dira festei lotutako ekitaldiak.

Goizean, atzoko moduan, udal ordezkariak korporazioan joan dira udaletxetik Andre Mariaren Jasokundearen parrokiara, Txalkor txistulari taldeko musikariek lagunduta. Mezaren ostean, dantzarako unea izan da; izan ere, ohikoa den gisan, udal ordezkariek aurreskua dantzatu diete herritarrei plazan. Halaber, beste hainbat dantza ere egin dituzte Sahatsa dantza taldeko kideek eta herritarrek. 

Arratsaldean jarraituko du festak, haurrentzako ur parkearekin eta Elektrotxorongo elektrotxarangaren emanaldiarekin, besteak beste.

Egitaraua:

Gaur, San Roke eguna

  • 17:00. Ur parkea, Balda plazan.
  • 18:30. Elektrotxorongo elektrotxaranga.
  • 19:00. Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearen kalejira.
  • 23:00. Suzko erroberak, Vulcano etxearen eskutik.
  • 23:30. Esne Beltza taldearen kontzertua, plazan.
  • 00:00. Zugar Babyz DJa, txosnagunean.
  • 01:30. Txumba, txosnagunean.
  • 02:00. Anti-X DJa, txosnagunean.

Bihar, Baserritarren Eguna

  • 09:00etatik 10:00etara. Azkoitiko Kultur Elkartearen XLI. Inazio Iriarte margo lehiaketarako zigilu jartzea, Portaleburu erakusketa aretoan. Lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dituzte toki berean.
  • 09:30. Herriko trikitilarien eta dultzaineroen kalejira.
  • 09:30. Ganadu erakusketa, Plazaberrin.
  • 11:00. Herriko trikitilari gazteen kalejira.
  • 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, Txalkor txistulari taldeak lagunduta.
  • 12:00. Herri kirol jaialdia, plazan.
  • 12:30. Jubilatuen meza, parrokian.
  • 14:30. Jubilatuen bazkaria, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.
  • 17:30. Kulki herri kirolen jolasgunea plazan.
  • 18:00. Bikote Helduen Dantza Suelto Txapelketa, Balda plazan.
  • 18:00. Mus txapelketa txosnagunean.
  • 19:00. Deiadar txaranga, herriko kaleetan.
  • 19:30. XLI. Inazio Iriarte margo lehiaketaren sari banaketa, Portaleburun. Jarraian, Juan Mari Arrizabalagaren liburuaren aurkezpena.
  • 22:00. Film Laburren XII. Lehiaketaren lanen emanaldia eta sari banaketa, plazan.
  • 23:10. Hauek taldearen kontzertua, plazan.

Etzi, igandea. Kuadrillen Eguna

  • 11:00. Atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, XXII. Andremarietako Milia eta XXI. Kale Atletismo Erakustaldia, Xeye atletismo taldeak antolatuta.
  • 12:00. UK03 txaranga, herrian zehar.
  • 14:30. Herri bazkaria, plazan.
  • 16:30. Brincadeira batukadaren Merograde ikuskizuna, kaleetan.
  • 17:30. Apar festa, Balda plazan.
  • 18:30. Zezenak, Plazaberrin.
  • 19:30. UK03, herrian zehar.
  • 20:00. Erromeria txosnagunean, Kitziki taldearekin.
  • 21:30. Gozategi taldearen kontzertua, plazan.
  • 22:00. Kontzertuak txosnagunean: Ukabil, Inoiz Ez eta Check Boyz.
  • 00:00. Suzko zezena, herriko plazan.
  • 00:15. Brincadeira batukadaren Glowdrums ikuskizuna, kaleetan.
  • 23:00etatik 02:00etara. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak saihesteko nahiz murrizteko eta genero erasoen aurkako babesgune zerbitzuak, parrokiaren aurrean.

Abuztuak 19, astelehena

  • 22:00. XIV. Diva-Sat idi dema saria, Gurea pilotalekuko probalekuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide