Herriko eragileen eta taldeen lanari eskertza, andremarietako txupinazoan

Intza Trula eta Urtzi Oteiza 2024ko abu. 14a, 14:15

Hasi dira andremariak, eta festen aitzakian, datorren astelehenera arte izango da zer ospatua Azkoitian. 12:00etan, plaza bete jende, bota dute suziria jaien egitarauan parte hartu duten herriko taldeetako ordezkariek eta norbanakoek. 

Goizeko lehen orduetan euria gogor ari bazuen ere, ateri eutsi dio zeruak Andre Maria jaiei ongietorria emateko bota duten txupinazoaren unean. 12:00etan izan da, eta urtero legez, goraino bete da Azkoitiko plaza festetako lehen ekitaldian.

Azkoitiko hiri gutunak 700 urte bete ditu aurten, eta ospakizun horri lotutakoa izan da, hain justu, aurtengo txupinazoa: izan ere, aurtengo andremarietako egitarauan parte hartu duten herriko taldeetako ordezkariek eta norbanakoek izan dute suziria botatzeko ardura.

Datorren astelehenera bitarte, sei egunez, izango dute azkoitiarrek herriko jaiez gozatzeko aukera.

Honakoa da datozen egunetarako egitaraua:

Gaur, Andre Maria bezpera

  • 17:00. DJen pintxada, txosnagunean: Munizzio, Murxi, Porru b2b Suupe, Anthony Pern, Kintana eta Albi.
  • 17:00. Haur parkea, Balda plazan.
  • 19:00. Rockalean kale ikuskizuna.
  • 19:50. Udal ordezkariak korporazioan joango dira parrokiara, Txalkor txistulari taldeak lagunduta, Alkate soinua-ren doinupean.
  • 20:00. Azkoitia 700 dela eta, Parrokiako Abesbatzak Te Deum-a abestuko du. Ondoren, herritarrek Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea eta Aita Nemesio Otañoren Ave Maria abestuko dituzte parrokian, zazpi eta bost ahotsetara, hurrenez hurren.
  • 23:00. Nogen taldearen kontzertua, herriko plazan.
  • 23:00etatik 02:00etara. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak saihesteko nahiz murrizteko eta genero erasoen aurkako babesgune zerbitzuak, parrokiaren aurrean.

Bihar, Andre Maria eguna

  • 09:30. Zubiondo Gaiteroak taldearen kalejira.
  • 10:00. Udal Musika Bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kalejirak.
  • 10:50. Udal ordezkariak korporazioan joango dira parrokiara, Txalkor txistulari taldeak eta Musika Bandak lagunduta, Alkate soinua-ren doinupean.
  • 11:00. Meza nagusia.
  • 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, Zubiondo Gaiteroak taldearekin.
  • 13:00. Udal Musika Bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kontzertua, Kontzejupean.
  • 17:00. Pilota partidak, Gurea pilotalekuan. Caixabank Masters txapelketako partidak jokatuko dituzte: batetik, Elordi eta Gabirondo Egiguren V.aren eta Tolosaren kontra, eta bestetik, Peña eta Zabaleta, Zabalaren eta Imazen aurka.
  • 17:30. Simulagailuak eta Txiki Chef, plazan.
  • 19:00. Magia poteoa.
  • 19:30. Davila DJa, Balda plazan.
  • 20:00. Azkoitiko gimnastika erritmiko taldearen erakustaldia, parrokiaren aurrean.
  • 20:00. Zubiondo Gaiteroak taldearen kalejira.
  • 20:30. Kontzertuak txosnagunean: Igitaia, Labankada, Iltze, Bellum eta Wanoska.
  • 23:00. I Love 80's taldearen kontzertua, plazan.

Etzi, ostirala. San Roke eguna

  • 09:30. Zubiondo Gaiteroak taldearen kalejira.
  • 10:00. Txalkor txistulari taldearen kalejira.
  • 10:50. Udal ordezkarien korporazioa parrokiara, Txalkor txistulari taldeak lagunduta, Alkate soinua-ren doinupean.
  • 11:00. Meza nagusia.
  • 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira.
  • 12:15. Ohiko aurreskua, plazan.
  • 13:00. Udal Musika Bandaren eta Zubiondo Gaiteroak taldearen kontzertua, Kontzejupean.
  • 14:30. Bazkaria, txosnagunean.
  • 17:00. Ur parkea, Balda plazan.
  • 18:30. Elektrotxorongo elektrotxaranga.
  • 19:00. Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearen kalejira.
  • 23:00. Suzko erroberak, Vulcano etxearen eskutik.
  • 23:30. Esne Beltza taldearen kontzertua, plazan.
  • 00:00. Zugar Babyz DJa, txosnagunean.
  • 01:30. Txumba, txosnagunean.
  • 02:00. Anti-X DJa, txosnagunean.

Abuztuak 17, larunbata. Baserritarren Eguna

  • 09:00etatik 10:00etara. Azkoitiko Kultur Elkartearen XLI. Inazio Iriarte margo lehiaketarako zigilu jartzea, Portaleburu erakusketa aretoan. Lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dituzte toki berean.
  • 09:30. Herriko trikitilarien eta dultzaineroen kalejira.
  • 09:30. Ganadu erakusketa, Plazaberrin.
  • 11:00. Herriko trikitilari gazteen kalejira.
  • 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, Txalkor txistulari taldeak lagunduta.
  • 12:00. Herri kirol jaialdia, plazan.
  • 12:30. Jubilatuen meza, parrokian.
  • 14:30. Jubilatuen bazkaria, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.
  • 17:30. Kulki herri kirolen jolasgunea plazan.
  • 18:00. Bikote Helduen Dantza Suelto Txapelketa, Balda plazan.
  • 18:00. Mus txapelketa txosnagunean.
  • 19:00. Deiadar txaranga, herriko kaleetan.
  • 19:30. XLI. Inazio Iriarte margo lehiaketaren sari banaketa, Portaleburun. Jarraian, Juan Mari Arrizabalagaren liburuaren aurkezpena.
  • 22:00. Film Laburren XII. Lehiaketaren lanen emanaldia eta sari banaketa, plazan.
  • 23:10. Hauek taldearen kontzertua, plazan.

Abuztuak 18, igandea. Kuadrillen Eguna

  • 11:00. Atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, XXII. Andremarietako Milia eta XXI. Kale Atletismo Erakustaldia, Xeye atletismo taldeak antolatuta.
  • 12:00. UK03 txaranga, herrian zehar.
  • 14:30. Herri bazkaria, plazan.
  • 16:30. Brincadeira batukadaren Merograde ikuskizuna, kaleetan.
  • 17:30. Apar festa, Balda plazan.
  • 18:30. Zezenak, Plazaberrin.
  • 19:30. UK03, herrian zehar.
  • 20:00. Erromeria txosnagunean, Kitziki taldearekin.
  • 21:30. Gozategi taldearen kontzertua, plazan.
  • 22:00. Kontzertuak txosnagunean: Ukabil, Inoiz Ez eta Check Boyz.
  • 00:00. Suzko zezena, herriko plazan.
  • 00:15. Brincadeira batukadaren Glowdrums ikuskizuna, kaleetan.
  • 23:00etatik 02:00etara. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak saihesteko nahiz murrizteko eta genero erasoen aurkako babesgune zerbitzuak, parrokiaren aurrean.

Abuztuak 19, astelehena

  • 22:00. XIV. Diva-Sat idi dema saria, Gurea pilotalekuko probalekuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide