Pilotari Eguneko goizeko emankizuna, osorik ikusgai

Guka Telebista 2024ko eka. 9a, 07:30

Txulue elkarteak Beti Poz elkarteak omendu du zortzigarren edizioan, hainbat hamarkadatan pilota txapelketak eta bestelako egitasmoak antolatzen egin zuen lanagatik. Goizean eta arratsaldean izan ziren partidak. Honako bideo honetan Guka Telebistak grabatutako goizeko emankizuna ikus daiteke.

Guka Telebistak VIII. Pilotari Eguneko goizeko emankizuna grabatu zuen zuzen-zuzenean. Honako bideo honetan ikus daiteke osorik emakumeen zein gizonen goizeko jaialdiak eta bi eta erdiko txapelketa herrikoiaren finala. Era berean, Beti Poz elkarteari egindako omenaldia eta txupinazoa ere ikus daitezke bideoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide