San Martingo aparkalekuen inguruko bilera irekia antolatu dute ostiralerako

Ane Olaizola 2024ko eka. 4a, 09:11

San Martinen aparkaleku gisa erabiltzen duten orubea. (Azkoitiko Udala)

Elkarguneko Intsausti aretoan egingo dute bilera irekia, eta herritarrei dei egin diete parte har dezaten.

San Martin eta Altamirako hainbat bizilagunek auzoko aparkaleku arazoaren berri eman zuten joan zen martxoan, bertan egiten ari diren obren ondorioz, azken hilabeteetan aparkalekuak kendu direla esanez. Ordutik, udal ordezkariekin elkartu izan dira auzotarrak, hainbat aukera aztertzeko asmoz, eta orain, bilera irekia antolatu dute datorren ostiralerako. Elkarguneko Intsausti aretoan bilduko dira 19:00etan, eta herritarrei dei egin diete bertara daitezen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide