Lore Jokoen finalak emandakoa, sarean ikusgai

Gorka Eizagirre 2024ko mai. 21a, 15:27

Joan den ostiralean jokatu zuten aurrenekoz Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako Lore Jokoen finala. Armatuk taldeak irabazi zuen, Guka Telebistak finala osorik jarri du ikusgai nola sarean hala telebistan.

Armatuk taldeak irabazi zuen joan den ostiralean Maxixatzen Euskaldonon Elkarteak antolatutako Lore Jokoen lehen finala. Azken Orbel Jokoetan ere talde berberak irabazi zuen, gazteen mailan. Bigarren, berriz, Hirurok taldea sailkatu zen, eta hirugarren, Bai. Irabazleak herriko saltokietan gastatzeko 180 euroko saria jaso zuen, eta ondorengo postuetan geratu ziren taldeek, 120 eta 90 euro, hurrenez hurren. 

Guztira, lau proba egin zituzten Lore Jokoen finalean, eta esaera zaharrak, herriko eraikinak, abestiak eta esaldiak asmatzen aritu ziren parte hartzaileak.

Guka Telebistak joan den asteko finala osorik jarri du orain ikusgai bai sarean bai telebistan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide