Jokin Aranbarri: "Entrenatzaile gisa oso baloratuta sentitzen naiz"

GUKA Telebista 2024ko api. 26a, 08:09

Jokin Aranbarri futbol entrenatzaile azkoitiarrak mailaz igo du Eibar klubaren Vitoria bigarren taldea. Joan den asteburuan lortu zuten Espainiako Hirugarren Mailatik Espainiako 2. Federazio Mailara igotzea Beasaini bi eta huts irabazita. Aranbarri pozik da aurreko bi denboraldietan saiatu baina lortu ez zuten balentria orain lortu dutelako. Harrobiko lanaz, aurtengo denboraldiko kontuez eta bere entrenatzaile ibilbideaz aritu da azkoitiarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide