Albistegia

40. aldiz egingo dute haurrei zuzendutako krosa Floreaga auzoan

GUKA Telebista
Floreaga auzoko festak ospatzen ari da joan den ostiralaz geroztik. Gaur ere jaietan murgilduko dira; izan ere, askotariko ekintzak egingo dituzte egunean zehar. Horien artean nabarmentzekoa da Gurutzetxoko krosa. Aurten, gainera, 40. aldiz egingo dute haurrei zuzendutako proba. Jose Mari Flores da krosaren antolatzaileetako bat, eta probak izan duen ibilbidea hitz egin du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide