Bertsoz eta trikiti doinuz agurtu dute Landakanda, panderoaren erregea

GUKA Telebista 2021ko ira. 28a, 12:50

Atzo eman zioten azken agurra Ramon Zubizarreta Landakanda pandero jotzaileari Azkoitian. Larunbatean hil zen panderoaren erregea, 88 urte zituela. Jende asko batu zen haren alde atzo egindako hileta elizkizunean, eta alboan izan zituen belaunaldi desberdinetako trikiti munduko eta euskal kulturgintzako aurpegi ezagun asko. Bertsoz eta trikiti doinuz agurtu dute Landakanda.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide