GI-631 errepideko bigarren zatiaren proiektuaren idazketa lizitatu du Aldundiak

GUKA Telebista 2022ko api. 13a, 14:31

Urriaren 7an Etorkizuna Eraikiz kapsulak herrian jasotako ekarpenak aurkeztu ditu gaur Azkoitian Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak, eta jakinarazi du batez ere azpiegiturei, euskarari eta gazteei lotutako proposamenak jaso dituztela. Era berean, GI-631 errepideko lanen berri emateko aprobetxatu du Aldundiak herrira egindako bisita, eta jakinarazi dute GI-631 errepideko bigarren zatiaren proiektuaren idazketa lizitatu duela dagoeneko Aldundiak. Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako foru diputatua eta Ana Azkoitia herriko alkateordea ere gaurko agerraldian izan dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide