Realaren eta Alavesen emakumezkoen lehen taldeek 12. Euskal Herria Kopako finala jokatuko dute igandean Azkoitiko Txerloia futbol zelaian. Finalaren inguruko xehetasunak emateko agerraldia egin dute gaur Euskal Herria Kirola erakundeko, Realeko, Anaitasunako eta Azkoitiko Udaleko ordezkariek. Dagoeneko dena prest dute hitzordurako. Euskal Herria Kirolak erakundeak hamabigarrenez antolatu du txapelketa, aurten bi fasetan banatuta. Alde batetik, Iberdrola Ligako taldeak aritu dira, eta bestetik, Nazional Ligako taldeak. Iberdrola Ligako taldeen txapelketaren finala jokatuko dute igandean Azkoitian. Iganderako sarrerak salgai daude Euskal Herria Kirolak erakundearen webgunean, eta partida egunean ere eskuratu ahal izango dira Txerloiko leihatilan, 8 euroren truke.