Azkoitri Triatloi Klubeko kideak dira Maialen Azpiazu, Naiara Perez, Desire Odriozola eta Vanessa Cerrajero. Klubaren historian mugarri bat jarri dute aurten; izan ere, lau emakumeak federatuta ari dira lehiatzen, klubaren 30 urteko historian izan den zifrarik handiena da hori; gainera, klubaren historiarako egun gogoangarri bat sinatu zuten Zumaiako triatloi sprintean. Azkoitri Triatloi Klubak, lehendabiziko aldiz, emakumezkoen taldekako sailkapenean puntuatzea lortu baitzuen. Hori gutxi ez, eta taldekako sailkapenean hirugarren postua lortu zuten. Odriozola, bere, aldetik, super sprint modalitatean lehiatu zen. Lau kirolariekin elkartu gara, hastapenez eta helburuz hitz egiteko.
Azkoitri barruko emakumeen taldea handitzea nahi dute laurek, eta herritarrei taldera batzeko deia egin diete.