San Andres eguna 2022: Festa giro paregabearekin itzuli da San Andres eguna Azkoitira, hiru urteren ostean

GUKA Telebista 2022ko aza. 30a, 21:42

Bueltatu dira sanandresak Azkoitira, eta herritarrek erruz gozatu dute jaiez txorizo usainaren eta trikiti doinuen artean. Goizean goizetik hasi da jaia herrian, eta marrazki lehiaketak dozenaka haur eta gaztetxo erakarri ditu. Eguerdian, bestalde, leporaino bete da plaza postuetan eta herri kirol erakustaldian. Festak ez du etenik izango iluntzera arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide