Bizkargi musika eta dantza eskolak 40 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko, jaialdia eskaini zuen Baztartxo antzokian. era berean, Santa Zezilia eguna ospatzeko ere baliatu zuen eskolak ikuskizuna, eta herriko zenbait musika eta dantza talde izan zituen alboan, hala nola Iraurgi abesbatza, Sahatsa dantza taldea, Txalkor txistulari taldea eta musika aandak.