Zaldiz eta euripean iritsi dira Errege Magoak Azkoitira

Aitziber Arzallus 2024ko urt. 5a, 20:36

Mertxor, Gaspar eta Baltasar erregeek ohi baino ibilbide motzagoa egin dute herrian barrena, baina eguraldi petralak ez ditu azkoitiarrak atzeratu, eta Errege Magoek ibilbide guztian jaso dute herritarren beroa.

Euria ez da gai izan Errege Magoek herrira ekarri ohi duten ilusioa zapuzteko. Santa Klara komentutik zaldi gainean eta euri zaparradapean abiatu dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak 19:30ak ondo jota zirela, baina Plazaberrira iristerako atertu egin du, eta handik plazara arteko tartea giro atseginagoarekin egin dute. Egurald petralak, ordea, ez ditu azkoitiarrak atzeratu, et ahiru Errege Magoek ibilbide guztian jaso dute herritarren beroa. "Ekarriko, ekarriko" esan diete txikienek ilusioz, eta baietz erantzuteaz gain, zaldi gainetik kiloka gozoki bota dizkiete.

Udaletxeko balkoira igo direnean, leporaino betetako plaza topatu dute aurrez aurre, eta ohi bezala, hirutan atera dira balkoira, behean zituzten herritarren oihu eta txalo artean. Handik parrikiara arteko bidea oinez egin dute gero, eta Jesus haurtxoa gurtuaz bukatu dute aurtengo desfilea. Etxera joan, oinetakoak garbitu eta zintzo oheratzeko agindu diete haurrei, bihar goizean denentzako izango delako zerbait.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide