Erregeentzat gutunak jasotzen ari dira haien laguntzaileak

Aitziber Arzallus 2024ko urt. 5a, 18:14

Eguraldiak askorik laguntzen ez duen arren, dozenaka dira Meltxorren, Gasparren eta Baltasarren laguntzaileei desioz betetako gutunak emateko aukera baliatzen ari diren haurrak.

Kabalkadarako ordu gutxiren faltan, Errege Magoentzat azken gutunak jasotzen ari dira haien laguntzaileak eliz atarian. Eguraldi eskasa eginagatik, dozenaka dira Meltxorren, Gasparren eta Baltasarren laguntzaileei zuzenean desioz betetako gutunak emateko aukera baliatzen ari diren haurrak. 16:30etik daude eliz atarian pajeak, eta han jarraituko dute kabalkada hasi baino ordubete lehenagora arte. Beraz, oraindik ere bada haiengana gerturatzeko aukerarik. Eskutitzak utzi, eta poltsikoak gozokiz bete; ez da tratu txarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide