Ilusioz hartu dituzte herrian Olentzero eta Mari Domingi

Iraia Oteiza 2023ko abe. 24a, 15:00

Eguerdirako iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi Azkoitira, herritarrak agurtu eta gutunak jasotzera. Goizean goizetik Gabon giroa nagusitu da herriko kaleetan.

Irribarrerik ez da falta izan gaur Azkoitiko kaleetan. Goizean iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi herrira, San Martin aldetik, eta kalez kale ibili dira haurrekin batera Gabon kantak abestuz. Eliz atarian jarria zuten hitzordua bi ikazkinek, eta kalejiraren ostean, bertan jaso dituzte haurren gutunak. 

Herrian goizean goizetik nabarmendu da Gabon giroa. Izan ere, hainbat izan dira Gabon eskean atera diren herritarrak; tartean, Floreaga Ikastetxeko kideak ibili dira trikitiaz lagundurik herriko kaleak gurutzatzen. Horrez gain, Azkoitiko Udal Musika Bandak eta Iraurgi abesbatzak Gabonetako kontzertua eskaini dute Kontzejupean, eta dozenaka herritarren arreta bereganatu du ekitaldiak. Egun osoan zehar jarraituko du jaiak, eta 19:00etatik aurrera, ohi bezala, Gabonetako karta jokoa izango da tabernetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide