Beste urte batez, herritarrek Baztartxo aretoa bete dute Gabon kanten jaialdiaz gozatzeko. Izan ere, Floreaga ikastetxeak eta hango guraso elkarteak antolatuta, Gabon Kantak jaialdia eskaini dute Gipuzkoako hainbat abesbatzak, hala nola Floreagako ikasleen taldeak, Alai Batza Koruak, Bergarako musika eskolako abesbatzak, Mutrikuko koralak, Madalen Txiki abesbatzak eta Bizkargi abesbatzak. Horiek guztiek Gabonetako atzoko eta gaurko abestiez girotu dute aretoa, han elkartu diren herritarren txalopean.