Abenduaren 7ra arte luzatu dute Erakusleiho Erakusketan izena emateko epea

Intza Trula 2023ko aza. 28a, 12:08

Joan den urteko Erakusleiho Lehiaketako erakusleiho bat. (Ane Olaizola)

Hasiera batean bihar bihar amaitzen zen Erakusleiho Erakusketan izena emateko aukera, baina epea datorren astera atzeratzeko erabakia hartu dute. 

Erakusleiho Erakusketan izen-ematea datorren astera arte egin ahal izango da. Bihar ziren izen-ematea ixtekoak, baina antolatzaileek jakinarazi dute abenduaren 7ra arte luzatu dutela epea.

Azkoitiko Udalak eta Herrixen merkatari elkarteak Gabonetako Erakusleiho Erakusketa antolatu du aurten, merkataritza txikia sustatzeko eta kontsumitzaileen erosketa ohituretan eragiteko helburuarekin. Joan den urtera arte Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa antolatzen zuten, baina aurten, Herrixen elkarteak horrela eskatuta, erakusketa egingo dute lehiaketaren ordez.

Horrenbestez, abenduaren 7ra bitarte izango dute parte hartzaileek izena emateko aukera Herritarren Arreta Zerbitzuan, Herrixen elkartearen bulegoan (Kultur Etxeko lehenengo solairuan) edota herrixen@hotmail.com helbidera idatzita.

Abenduaren 23an, 13:30ean, aitortza ekitaldia egingo zaie parte hartuko duten saltokiei udaletxeko udalbatza aretoa

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide