
ZER DA?
Merkatarien, ostalarien, gremioen eta profesionalen erakusleiho digital eta interaktibo bizia da; tokiko merkataritza indartzeko helburuarekin sortutakoa.
Zer ezaugarri ditu?
- Orri propioa gure tokiko webguneetako batean komertzioen atalean integratuta: Azpeitiaguka.eus, Azkoitiaguka.eus, Zumaiaguka.eus, Zarautzguka.eus, eta Orioguka.eus. Baita eskualdeko webgunean ere, Guka.eus.
- Era guztietako gailu digitalera egokitutako formatua eta geolokalizazioa.
- Bezeroek erreserbak eta eskaerak zuzenean egiteko aukera: telefono, Whatsapp edo posta elektroniko bidez.
- Bezeroekin harremanetarako kanal berriak: Eskaintzak eta Jaso eta jan
- GUKA app-ean ere presentzia.
ON LINE IKUSI, ESKAERA EGIN... ETA KALEAN EROSI!
- PRESENTZIA: GUKA webguneek, denera, 10 milioitik gora bisita izan zituzten iaz.
- SUSTAPENA: GUKA hedabideetan sustapen kanpainak antolatuko ditugu gure erabiltzaileak Aterpe gunera bideratzeko: bloke propioa webguneetako azalean, banner kanpainaldiak, paperekoetan iragarkiak...
- DINAMIZAZIOA: elkarrekin gehiago gara.
- Zuek zuen orrialdea kudeatu eta zerbitzuen edo produktuen gaineko informazioa eta promozioak argitaratuko dituzue.
- Guk, promozio horiek modu erakargarrian aurkeztuko ditugu Aterperen hasierako orrian, hainbat eratako marketin teknikak erabilita.
- PROFESIONALAK: esparru digitalean gure taldeak duen ezagutzaren ondorioz, proiektuko partaideek babesa eta aholkularitza izango dituzte, kudeaketan eta zabalpenean laguntza izateko.

AUKERATU ZURE PAREKO ESKAINTZA,nahi duzun kudeaketa ereduarekin



GUKAKIDE ESKAINTZA
GUKAren harpideak diren iragarleek B eskaintza 260 euroan izango dute.
ATERPEN EGON NAHI DUT
Egin zure eskaera aterpe@gukazerbitzuak.eus helbidera idatzita, eta gure teknikari bat jarriko da zurekin harremanetan.