Beldurrak uxatu eta Gau Beltzaz gozatu dute Aizarnazabalen

Iraia Oteiza

Aizarnazabalgo haur eta helduak kalera atera dira Gau Beltza ospatzera. Ibilbidearen ostean, beldurrak erretzeko eta gaztainak jateko elkartu dira herritarrak, jai giroan.

Aizarnazabalgo haurrek eta herritarrek Gau Beltza ospatu dute gaur, urriaren 31n. Arratsaldean, haurrek ginkana batean parte hartu dute, eta, ondoren, herriko frontoira joan dira ospakizunarekin jarraitzeko. Bertan, beldurrak erretzeko eta gaztainak jateko aukera izan dute, giro ederrean.

Herriko txikienak izan dira ospakizuneko protagonistak, eta jolasa, tradizioa eta elkartasuna uztartu dituzte Gau Beltzaren bueltan. Gisa horretan, Aizarnazabalgo kaleetan eta frontoian ospakizun giroa nagusitu da beste urte batez.

(Argazkiak: Urtzi Oteiza)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide