Sagardo txapelketak hartuko du Aizarnazabal larunbatean

Ane Olaizola 2026ko uztailaren 14a

Iazko txapelketaren irudi bat. (Maddi Txintxurreta)

Aizarnazabalgo Sagardo Txapelketa jokatuko dute datorren larunbatean 11. aldiz, eta iazko hamahiru sagardo ekoizle berberek parte hartuko dute. 

Sagardoaren bueltako udaroko hitzordua izango dute datorren larunbatean Aizarnazabalen, 11. urtez egingo dute sagardo txapelketarekin. Iaz bezala, hamahiru sagardogilek parte hartuko dute txapelketan, eta hain zuzen, joan zen urteko ekoizle berberak izango dira aurtengo lehiakideak: Eula, Gaztañaga, Aburuza, Añota, Akarregi, Altzueta, Alorrenea, Petritegi, Bereziartua, Egi Luze, Ekain, Urdaira, Izeta.

Larunbatean, 18:00etan hasiko da Aizarnazabalgo Sagardo Txapelketa herriko plazan, eta epaimahaiak ez ezik, bertaratzen diren herritarrek ere izango dute sagardoa dastatzeko aukera, pintxoekin lagunduta. 

Iaz jokatutako txapelketan, Petritegi nagusitu zen. Astigarragako (Gipuzkoa) sagardotegiak 93 puntu jaso zituen, bigarren sailkatu zen Alorreneak 91 puntu, eta hirugarrena izan zen Altzuetark, 90 puntu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide