Aizarnazabalgo udalekuetan begirale lanetan aritzeko izena eman daiteke

Iraia Oteiza 2026ko apirilaren 29a

Aizarnazabalgo gaztetxoak, 2023ko Pazko Asteko ekintzetan. (Mailo Oiarzabal)

Begirale lanetan aritu nahi dutenek maiatzaren 15a, ostirala, baino lehen curriculuma bidali beharko dute. Uztailaren 1etik 30era bitartean egingo dituzte aurten udalekuak.

Uztailaren 1etik 30era bitartean egingo dituzte udalekuak aurten Aizarnazabalen, eta horietan begirale lanetan aritzeko izen ematea ireki du Aizarnazabalgo Guraso Elkarteak. Interesa dutenek maiatzaren 15a, ostirala, izango dute curriculuma bidaltzeko azken eguna. 

Begirale lanetan arituko direnek zenbait baldintza bete beharko dituzte: batetik, begirale titulua edo/eta umeekin antzeko ekintzetan eskarmentua izan beharko dute; bestetik, 18 urte baino gehiago izan beharko dituzte, eta azkenik, euskaraz hitz egiten jakin beharko dute. Aizarnazabalgoa izatea ere baloratuko duten puntua izango da. 

Interesa dutenek curriculuma basakaitz@gmail.com helbidera bidali beharko dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide