Martxoaren 8a

Aizarnazabalen ere feminismoa ardatz duen mundua aldarrikatu dute

Mailo Oiarzabal

Martxoaren 8ko elkarretaratzea Aizarnazabalen, gaur eguerdian. (Utzitakoa)

Indamendi atarian elkartu dira feministen deialdiarekin bat egin duten herritarrak, Beste mundu bat feminismotik. Zapalkuntza sistemen aurrean antolakuntza eta borroka leloarekin.

Aizarnazabalen ere kalera irten dira Martxoaren 8an. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren aldarriak bere eginda egina zuen deialdia Aizarnazabalgo Mugimendu Feministak, eta Indamendi atarian elkartu dira hainbat herritar eguerdian, deialdi horri erantzunez. Zapalkuntza sistemen aurrean antolakuntza eta borroka leloa idatzita zuen pankartarekin, feminismoa ardatz duen mundua aldarrikatu dute.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzak martxoaren 18an bukatuko dira Aizarnazabalen. Egun horretan, plazeraren eta fantasiaren inguruko tailerra emango dute eskolako gimnasioan, 18:00etan.

(Argazkia: Utzitakoa)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide