Martxoaren 8a

'Putaren bakarrizketa eroetxean' bakarrizketarekin hasi dituzte M8aren bueltako ekintzak Aizarnazabalen

Mailo Oiarzabal

'Putaren bakarrizketa eroetxean' antzezlanaren emanaldia, atzo, Aizarnazabalen. (Mailo Oiarzabal)

Bihar, 13:00etan egingo dute Emakumeen Nazioarteko Eguneko elkarretaratzea, udaletxe aurrean, Mundu bat feminismotik leloarekin.

Martxoaren 8aren bueltan antolatutako lehen ekintza ostiral arratsean izan zuten Aizarnazabalen. Zahar Etxeko aretoan, Putaren bakarrizketa eroetxean lana taularatu zuen Laura Penagosek atzo.

Bihar, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Aizarnazabalgo mugimendu feministak deituta elkarretaratzea egingo dute 13:00etan udaletxe atarian, Mundu bat feminismotik leloarekin. Eta, aurtengo M8aren bueltakoak osatzeko, plazeraren eta fantasiaren inguruko tailerra emango dute martxoaren 18an eskolako gimnasioan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide