Aizarnazabalgo Udalak bilerak egingo ditu aste honetan herritarrekin

Andoni Elduaien 2025eko azaroaren 11

Aizarnazabalgo udaletxea. (Guka)

Gaur, ostegunean eta ostiralean egingo ditu Aizarnazabalgo Udalak bilerak herritarrekin. Aizarnazabaldarren hitza entzutea da erakundearen helburua.

Herritarren hitza entzuteko asmoz, Aizarnazabalgo Udalak auzo bilerak egingo ditu aste honetan. Gaur, asteartea, etzi, osteguna, eta etzidamu, ostirala, egingo ditu bilerak udalak. 

Gaur, bi bilera egingo ditu erakundeak: 18:00etan, Zubialde auzoko herritarrekin elkartuko dira, eta 19:00etan, Etxabe auzokoekin. Ostegunean ere beste bi bilkura egingo dituzte: 18:00etan, Saiatz auzoan izango dute hitzordua, eta 19:00etan, Muitzagainean. Ostiralean, azkenik, herrigunean egingo dute bilera. Udalak bileretan parte hartzera dei egin diete herritarrei

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide