Udaletxean egingo dituzten obrak tarteko, udal bulegoak Lauburura lekualdatuko dituzte

Julene Frantzesena

Aizarnazabalgo udaletxea.

Apirilaren erdian hasiko dira udaletxean igogailua jartzeko, komun publikoa eraikitzeko eta eraikinaren egitura birmoldatzeko obrekin. Gaztetxokoa izan den lekuan jarriko dituzte udal bulegoak obrek irauten duten bitarterako.

Aizarnazabalgo udaletxean berriztapen eta egokitzapen lanak egiten hasiko dira apirilaren erdian, eta lanek irauten duten bitartean Lauburun izango dituzte udal bulegoak. Zehazki, Gaztetxokoa izan den lekua izango da udalaren egoitza obrek irauten duten denbora tartean.

Igogailua jarri behar dute udaletxean, eta eraikinaren egitura birmoldatzeaz gain, komun publikoa eraikiko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide