Umore onean eta korrika eginez agurtu dute urtea Aizarnazabalen

Iraia Oteiza 2024ko abe. 31a, 15:07

60 bat lagunek parte hartu dute Aizarnazabalgo San Silbestre lasterketan. Eguerdiko kanpaiak jotzearekin batera abiatu dira lasterkariak udaletxearen aurretik, eta hainbat herritarren animopean zeharkatu dituzte horiek kaleak. 

Urtea amaitzeko klasikoa bihurtu den San Silbestre lasterketa jokatu dute gaur eguerdian Aizarnazabalen ere. Ohi bezala, haurrek eta helduek elkarrekin egin dute proba, eta aldarte ona zein umorea izan dira nagusi herrian. Hain zuzen, 12:00etan, elizako kanpaiak jotzearekin batera, abiatu dira lasterkariak udaletxearen aurretik. 60 bat lagunek parte hartu dute eguerdiko lasterketan, eta hainbat herritarren animopean zeharkatu dituzte horiek kaleak. 

Aurtengoa ere lasterketa herrikoia izan da, lehiakortasuna alde batera utzita. Ez da irabazlerik egon, eta guztiek izan dute amaieran pintxoa jateko aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide