Gabonetako postalak egiteko tailerra antolatu dute Aizarnazabalen hilaren 20rako

Ane Olaizola

Gaztetxokoan egingo dute hurrengo ostiralean tailerra, eta liburutegian eman daiteke aurrez izena.

Aizarnazabalgo Gaztetxokoko kideek Gabonetako postalak egiten ikasteko tailerra antolatu dute hilaren 20rako, hurrengo ostiralerako. Gaztetxokoan bertan egingo dute umeei zuzendutako tailerra, eta ondoren, Olentzero eta Mari Domingiri eskutitza idazteko baliatu ahal izango dute sortutako postala. Bertan parte hartzeko, aurrez izena eman daiteke, liburutegian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide