Samieletan murgilduta daude aizarnazabaldarrak atzotik. Txupinazoa botata, festa giroa da nagusi herrian. Aurten, bertso eskolako haurrei eta Ruben Ruzafari egin diete aitortza festen hasierako ekitaldian. Urtero bezala, bertso eskolako ikasleak kopla kantari aritu ziren suziria bota baino lehen, eta haien ekarpena goraipatu zuen Mari Karmen Arregi alkateak. Era berean, hitz ederrak izan zituen suziria botatzeaz arduratu zen Ruben Rufazarentzat. Gauean, Bollywood konpartsa egin zuten, eta ikusmina piztu zuen emanaldiak.
Gaur eta bihar jarraituko du jaiak Aizarnazabalen. Hona hemen egitaraua:
Gaur, larunbata:
-
- 16:30. Gazta tarta lehiaketa, Gaztetxokoko kideen eskutik.
- 17:00. XVIII. Mus eta Eskoba Txapelketa.
- 18:30. Legea gu gara kale antzerkia.
- 19:30. Matraka elektrotxaranga.
- 22:30. Kontzertuak: Sarean eta Gozategi.
- Ondoren, Davila DJa.
Bihar, igandea. San Miel Eguna.
-
-
- 12:00. Meza nagusia.
- 12:00. 38. Sagardo Lehiaketa eta Bolo Txapelketa, Alaitsu dantza eskolak musikatuta.
- 18:00. Herri kirolak. Jesus Iruretagoiena Izeta III.ari eta eta Joseba Ostolazari agurra. Bi omenduek 100 kiloko kopari 100 jasoaldi egingo dizkiote, bien artean. Izeta eta Ostolaza eskoletako gaztetxoek erakustaldia egingo dute, eta Xiete harria plazaratuko dute, nahi duenak proba dezan.
- Ondoren, afariarekin borobilduko dute omenaldia.
- 19:30. Los Cazahuetes mariatxiekin dantzaldia.
-