Altzolarats, errota eta baserrien haran ezkutua bisita gidatua egin zuten larunbatean Aizarnazabalen. Hainbat lagunek parte hartu zuten ekintzan, eta antolatzaileek adierazi dutenez, "oso gustura" gelditu ziren partaideak. Bi orduko bisita izan zen, eta bisitariek Altzolarats bailara eta hango bazter ezkutuak ezagutzeko aukera izan zuten.
Berez hilaren 11n ziren bisita egitekoak, baina ordurako aurreikusitako tenperatura altuak tarteko, atzeratu egin behar izan zuten. Urola Turismoak Urola ibarreko ondarea eta natur ingurunea ezagutzeko prestatutako programaren barruko bisita gidatua izan zen Altzolarats, errota eta baserrien haran ezkutua.