Aizarnazabalen eta Azpeitian bisita gidatuak eskainiko ditu Urola Turismoak

Mailo Oiarzabal 2024ko abu. 4a, 10:59

Bekola burdinola zenaren hondarrak. (Matoni / Wikiloc)

Altzolarats bailaran zehar ibiliko dira etzi eta gaur zortzi batean, eta Loiolako Santutegian bestean, etzi eta asteazkenean.

Urola ibarreko ondarea eta natur ingurunea ezagutzeko bisita gidatuen programa osatu du aurten ere Urola Turismoak. Urola historia eta paisaia bazterrak izena eman dio aurtengo egitarauari, eta hasi berri den abuztuan eskainiko dituzte bisita gehienak.

Datorren astean, Aizarnazabalen eta Azpeitian bina irteera egingo dituzte. Aizarnazabalen, etzi eta gaur zortzi –hilak 6 eta 11–, Altzolarats, errota eta baserrien haran ezkutua bisita egiteko aukera izango da. Bi orduko ibilbidea osatuko dute parte hartzaileek, 10:00etan Aizarnazabalgo parrokia aurretik irtenda.

Azpeitian, berriz, Loiolako Turismo Bulegoan jarri dute bisitarientzako irteera. Handik abiatuta, Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea izeneko ordu eta erdiko bisita egingo dute, asteartean 17:00etan, eta asteazkenean 11:00etan. Urola Turismoak guztira hamabi bisita gidatu egiteko aukera eskainiko du datozen asteetan Azpeitian. Hona hemen, egitarau osoa:

  • Etzi, abuztuak 6. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulego aurrean. 17:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.
  • Abuztuak 7, asteazkena. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulego aurrean. 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.
  • Abuztuak 13, asteartea. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulego aurrean. 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.
  • Abuztuak 14, asteazkena. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Gaztelaniaz da.
  • Abuztuak 17, larunbata. Azpeitiko Alde Zaharra: Bakardadearen kapera. Irteera: Azpeitiko parrokiaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.
  • Abuztuak 18, igandea. Azpeitiko Alde Zaharra: Bakardadearen kapera. Irteera: Azpeitiko parrokiaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Gaztelaniaz da.
  • Abuztuak 20, asteartea. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 17:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.
  • Abuztuak 21, asteazkena. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Gaztelaniaz da.
  • Abuztuak 27, asteartea. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.
  • Abuztuak 28, asteazkena. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.
  • Abuztuak 31, larunbata. Azpeitia harresiz kanpo: Magdalenako ospitalea eta baseliza. Irteera: Magdalenako ospitalean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Ibilbide laburra herrigunean.
  • Irailak 1, igandea. Azpeitia harresiz kanpo: Magdalenako ospitalea eta baseliza. Irteera: Magdalenako ospitalean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Ibilbide laburra herrigunean.

Doan, baina izena emanda

Doan dira Urola Turismoak eskaintzen dituen bisita gidatuak, baina aste honetakoetan zein gaineraketan parte hartzeko derrigorrezkoa da izena aurrez ematea, Whatsappez mezua 688 75 94 29 zenbakira bidalita, telefonoz 943-15 18 78 zenbakira deituta edota i-loiola@urolaturismoa.eus helbidera idatzita.

Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz egiteko aukera eskainiko dute, eta haietara doazenek zein hizkuntzatan egin nahi duten aukeratu ahal izango dute aurretik. Bisita egiteko, gutxienez, lau pertsonako taldea osatu beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide