'Altzolarats, errota eta baserrien haran ezkutua' bisita gidatua larunbatera atzeratu dute

Intza Trula

Bekola burdinola zenaren hondarrak. (Matoni / Wikiloc)

Tenperatura altuen ondorioz bertan behera utzi behar izan zuten atzo egitekoak ziren ibilbidea, eta larunbatean, hilaren 17an, egingo dutela jakinarazi du Urola Turismoak.

Altzolarats, errota eta baserrien haran ezkutua bisita gidatua larunbatera atzeratu dutela jakinarazi du Urola Turismoak; izan ere, atzo ziren ibilbidea egitekoak, baina tenperatura altuak zirela medio, bertan behera utzi behar izan zuten. 

Bi orduko bisita izango da larunbatean osatuko dutena, eta parte hartzaileak 10:00etan elkartuko dira Aizarnazabalgo parrokiaren aurrean.

Urola Turismoak Urola ibarreko ondarea eta natur ingurunea ezagutzeko prestatutako programaren barruko bisita gidatua izango da Altzolarats, errota eta baserrien haran ezkutua. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide