Herri kirolekin eta trikiti doinuekin agurtu dute sankristobaletako asteburua Saiatzen

Mailo Oiarzabal 2024ko uzt. 8a, 10:35

Etzi, San kristobal eguna ospatuta, agurtuko dituzte aurtengo festak. Besteak beste, atzo bezala, autoak bedeinkatuko dituzte zaindariaren egunean ere.

Goizean autoen aurtengo lehen bedeinkapen saioa eginda, igande arratsaldean herri kirol erakustaldia eta iluntzean erromeria izan zituzten atzo Saiatzen, San Kristobal jaien asteburua borobiltzeko.

Harri jasotzaile eta aizkolari gazteek egin zuten erakustaldia Saiazko plazan, eta dozenaka lagun elkartu ziren haien lana jarraitzera. Unax Iruretagoiena Izeta eta Maddi Gesalaga aritu ziren harri jasotzen; aizkoran, berriz, Jakes Iruretagoiena Izeta V.a eta Oihana Fernandez de Barrena. Erakustaldia hasi aurretik, minutuko isilunea gorde zuten Saiatzen elkartutako guztiek, Azkoitian hil berri den Axun Dorronsororen oroimenez (Iñaki Garmendia Laja trikitilari zenaren alarguna). Eta horren aurretik, kirol erakustaldiaren ondorengorako motorrak berotzen, arratsaldeko lehen pieza eskaini zuten Astiazaran II.ak eta Andonegik.

Etzi, San Kristobal

Etzi, San kristobal eguna ospatuta, agurtuko dituzte aurtengo festak. Besteak beste, atzo bezala, autoak bedeinkatuko dituzte zaindariaren egunean ere.

Hau da uztailaren 10erako Saiatzen prestatu duten egitaraua:

  • 12:00. Meza eta autoen bedeinkapena auzoko ermitan.
  • Jarraian, txikiteoa Astubik alaituta.
  • 17:00. Iago Magoa.
  • Ondoren, txokolatea eta ume jolasak.
  • Amaitzean, erromeria Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin.
  • 21:00. Afaltzeko ogitartekoak txabolan.
  • 22:00. Erromeriak jarraituko du.
  • Goizaldera, txokolatea banatuko dute

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide