Harrera beroa egin diote Olentzerori Aizarnazabalen

Iraia Oteiza 2023ko abe. 24a, 19:30

Asto gainean iritsi da Olentzero Aizarnazabalera eta herritarrek ilusioz hartu dute bere bisita. Haur eta gaztetxoek gutunak banatu dizkiote udaletxe azpian.

Ilusioz hartu dute Aizarnazabalen Olentzero. Ikazkina arratsaldean iritsi da menditik herrira bere asto gainean, eta aizarnazabaldarrak agurtzen izan da. Udaletxe azpian egin du geldialdia, eta haur eta gaztetxoek gutunak banatu dizkiote.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide