Arimen kalejirak Aiako gaua zeharkatu du

Maddi Txintxurreta

Mozorro beldurgarriekin eta etxeko trapu zaharrekin jantzitako herritarrek gaueko isiltasuna apurtu dute Aian. Lardizabal eskolako guraso elkarteak antolatu du Gau Beltzeko egitaraua.

Egunak iluntzera egin baino lehen, frontoian Lardizabal eskolako guraso elkarteak antolatutako jolasekin urduritasuna arinduz eta txokolate beroa hartuz prestatu dira Aiako haurrak Gau Beltzaren ospakizunerako.

Hildakoen eta bizidunen munduak gurutzatzen diren egunean, gaueko isiltasuna apurtu duen kalejiran atera dira herritarrak, batzuk etxeko trapu zaharrak soinean zituztela, beste batzuk mozorro beldurgarriak jantzita.

(Argazkiak: Eduardo Merino)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide