Aiako festak 2025

Giro ezinhobean hasi dute herritarrek Aiako Gazte Eguna

Julene Sorarrain 2025ko abu. 2a, 15:00

Taldeko jolasekin hasi dute gazteek beraien eguna. Bazkalostean ere izango da ospakizunik: elektrotxaranga, kontzertuak eta DJ saioa antolatu dituzte arratsalde parterako.

Giro ezinhobean hasi dute aiarrek VII. Gazte Eguna. Goizean goiz elkartu dira herriko plazan, taldetan banatuta, eta hainbat jolas egin dituzte, musikaz girotuta eta eguraldiak lagunduta. 

Jolasak amaitu bezain laister, frontoira jaitsi dira talde guztiak paellak prestatzera, eta goizean galdutako indarrak berriro berreskuratzera bazkari goxoarekin. 

Arratsaldean, aldiz, musika izango da festako protagonista. Elektro Txufla txarangak girotuko ditu herriko kaleeak, eta ondoren, gaueko 22:30ean, hiru kontzertuz gozatzeko aukera izango da: Nafarroa 512, Skarregekasko eta Latxama taldeak igoko dira oholtzara, hain zuzen ere. Egunari amaiera biribila emateko, Dj Bonen saioak itxiko du festa.  

Autobus zerbitzu berezia

Gaur, larunbata, eta hurrengoan, abuztuak 9, autobusak ordu gehiagotan egongo dira Aiara joan-etorria egiteko Oriotik eta Zarauztik.

Aiatik Oriora bueltatzeko, Zarauztik 0:25, 2:25 eta 4:25ean aterako dira autobusak Aiarantz. Zerbitzu hauek Aiatik 0:45, 2:45 eta 4:45ean igaroko dira, eta 1:10, 3:10 eta 5:10ean iritsiko dira Oriora.

Alderantziz, Aiatik Zarautzera bueltatzeko, autobusak1:40an, 3:40an eta 5:40an irtengo dira Oriotik. Aian geldialdia egin, eta Zarautzen amaituko dute zerbitzua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide