Aiako Udalak eta Turismo Bulegoak antolatuta, Gabonetako II. Azoka egingo dute abenduaren 22an, igandearekin, Probalekuan. Hainbat postu izango dira bertan, eta gerturatzen direnek Euskal Herriko produktuak erosi ahal izango dituzte, besteak beste, bitxiak, arropa, janaria eta jostailuak.
Azoka ez ezik, kandela tailerra ere antolatu dute, 17:00etan hasita, baita Andoni Ollokiegiren kontzertua, 18:30ean, eta DJ Indateren emanaldia, jarraian.
Gainera, bertaratzen direnek Euskal Parrilaren pintxoak dastatzeko aukera izango dute, 18:30etik aurrera.
Hauek dira azokan izango diren postuak:
- Hemendik Hara (arropa).
- Dilin Dan (bitxiak).
- Oliparok (haurrentzako artisau lanak).
- Maren Arruabarrena (bitxiak).
- Lama The Lab (arropa).
- Ural (arropa eta osagarriak).
- Tanay (interiorismoa).
- Apain Bitxiak (bitxiak).
- Balerdipeko Erleak (eztia).
- Ione Iruretagoiena (arropa eta osagarriak).
- Txirikorda (eskuz egindako lanak).
- Amali Jolas (haurrentzako jostailuak).
- Bihurri Brand (3D inprimatutako diseinuak).
- Harizpi (eskuz egindako kakorratz zein joste-lanak).
- Onein (kontserbak).
- Abatza (Euskal Herrian egindako gaztak).