Aiako II. Gabonetako Mus Txapelketa jokatuko dute abendu amaieran

Julene Sorarrain 2024ko abe. 11a, 11:00

Txapelketa abenduaren 27an izango da, Probalekuan, 21:30ean hasita. Izen-ematea, ordea, 20:30etik 21:15era egongo da zabalik, eta parte hartzen dutenek 35 euro ordaindu beharko dute. 

Beste urte batez, Aiako Gabonetako Mus Txapelketa antolatu dute abenduaren 27rako. Txapelketa 21:30ean hasiko da, Probalekuan. Izen-ematea, ordea, 20:30etik 21:15era egongo da zabalik, eta parte hartzen dutenek 35 euro ordaindu beharko dute.

Lehen lau bikote onenentzat egongo dira sariak. Txapeldunek 850 euro, txapelak eta garaikurrez gain, arkumea, Azpiazu txakolina eta Izeta sagardotegian bi lagunentzako afaria lortuko dute. Bigarren postua eskuratzen dutenek, 500 euro, garaikurrak, bi txuleta eta Iturriozena jatetxean bi lagunentzako afaria eramango dute. Hirugarren saria 300 euro, bi oilasko eta Altxerri jatetxean bi lagunentzako afaria izango da. Eta azkenik, laugarren saria, 150 euro, saiheskia eta Jauregi jatetxean bi lagunentzako afaria izango da. 

Bestalde, lehen bi aiar bikoteei Aize Berri eta Kantuan jatetxeetan bi lagunentzako afaria emango zaie. Gainera, saritu guztiek Azpiazuko txakolin botila bana eskuratuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide