San Pedro jaiak 2024 Urola Kosta

Andatzan hasi dituzte sanpedroak

Onintza Lete Arrieta 2024ko eka. 28a, 08:43

Atzo arratsaldean suziria botata hasi zituzten festak auzotarrek, eta gauean elkarrekin afaldu zuten auzo elkartean. Gaur, ostirala, Umeen Eguna izango da, eta 11:00etan hasiko da egitaraua.

Aiarrak izan dira azkarrenak San Pedro jaiei hasiera ematen. Izan ere, ostegun arratsaldean bota zuten suziria Andatzan, eta baita gauean elkarrekin afaldu ere auzo elkartean.

Suziri bakarra ez, gainera: dezente jaurti zituzten, auzoaren punta banatatik aurrena, eta plazan, gero.

Gaur Umeen Eguna dute, eta 11:00etan hasiko da egitaraua, auzoko txikienentzako jolasekin. Honakoa da gaurko egitaraua:

  • 11:00etan, ume jolasak.
  • 16:30ean, oilasko biltzera irtengo dira auzoko gazteak trikitilariekin.
  • 17:00etan, puzgarriak.
  • Arratsaldean, merienda eskainiko zaie bertaratutako umeei.
  • 22:00etan, erromeria Laja eta Lutxurdio trikitilarien eskutik.

Bihar ere, San Pedro eguna izaki, askotariko ekintzez gozatzeko aukera izango dute:

  • 10:30ean, meza nagusia.
  • Jarraian, jubilatuen hamaiketakoa.
  • 12:30ean, herri kirolak Jakes Iruretagoiena eta Jon Zaldua aizkolariaen eta bertako gazteen eskutik.
  • 14:30ean, jubilatuen bazkaria.
  • Arratsaldean, bingoa.
  • 21:30ean, afaria.
  • 00:00etan, Olber DJ-a.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide