Albistegia

Larunbatean jokatuko dute XV. Andatzatik Aiara Igoera

GUKA Telebista

Datorren larunbatean Lagun-Artea Eskuderiak Aiako igoeraren ekitaldi berri bat antolatu du, Mendiko Euskal Txapelketarako eta Gipuzkoako Txapelketarako puntuagarria. Joseba Iraola da faboritoa monoplazetan, eta norgehiagoka handia izango da turismoetan, Beñat Poblacion, Bruno Scherer, Iñaki Alberdi eta Gorka Eizmendi izanik garaipena lortzeko aukera handienak dituztenak. Andatza auzoko elkartean aurkeztu zuten atzo igoera, eta bertan izan ziren Jorge del Cid lagunartea eskuderia ordezkatzen, Iñigo Cuesta Gipuzkoako automobilismo federazioko lehendakaria, Arkaitz Iruretagoiena antolatzailea, Nekane Arrizabalaga Aiako alkatea eta Gorka Eizmendi pilotu aiarra.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide