Aiako Udalak sustatutako Gabonetako azoka izan da lehen aldiz herrian. Askotariko produktuak erosteko eta ikusteko aukera izan da, hala nola; bitxiak, egurrezko jostailuak eta poltsak.
Gabon erosketetarako tokiko merkataritza bultzatzeko asmoz, 18 postu jarri dituzte probalekuan. Gainera, zuzeneko musikarekin eta gaztetxoentzako tailerrekin girotu dute eremua. Eguraldia lagun, jende asko gerturatu da bertara, eta sortutako giroa polita izan da.