Bihar, 18:00etan, erakusketa berria irekiko dute Oxforden. Hain zuzen, Idoia Rodrigo zumaiarraren margolanak egongo dira ikusgai abenduaren 13ra bitartean. Erretratuak marrazten ditu Rodrigok, denak ere estilo errealistarekin. Horiek guztiak oleo teknikaren bitartez egiten ditu.
Erakusketa 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita egunero, eta 12:30etatik 14:00etara eta 18:30etatik 20:30etara asteburu eta jaiegunetan.