Zarauzko Ebro Etxeko artisten erakusketa bisitatu nahi dutenek, azken egunak dituzte horretarako. Izan ere, Oxford aretoan jarri duten erakusketak bihar izango du azken eguna.
Astelehenero, pinturazale hainbat Zarauzko Ebro Etxean elkartzen da, Manu Muniategiandikoetxea artistaren eskutik pintura aurreratuko klaseak jasotzeko. Bada, Bergarako irakaslearekin ikasitakoa jendaurrean jarri dute azken asteotan.
Hori horrela, gaur edo bihar erakusketa bisitatu nahi dutenek ondorengo ordutegian egin dezakete: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.